ES / EUS / EN / FR
foto de cabecera

ARAUDIA


IRATI XTREM 2024 MARTXA ZIKLOTURISTAREN ARAUDIA

1- 16. IRATI XTREM Martxa Zikloturista 2024ko ekainaren 15an ospatuko da. Otsagabitik (Nafarroa) aterako da goizeko 9.00etan.

2- Martxa 18 urtetik gorako zikloturista guztiei irekita egongo da, 2024 urteko federazio-lizentzia (RFEC) aurkeztea beharrezkoa izango da. Hau ez badaukazu, eguneko lizentzia ateratzea DERRIGORREZKOA izango da, soilik martxa egunerako balioko du.

3- Dortsala jasotzerakoan aurkeztu beharrekoak: NAN eta Federazio Lizentzia (RFEC). Lizentzia aurkezten ez bada, eguneko asegurua kontratatu beharko da. NAN edo ordezko dokumentu ofizialik aurkeztu ezean, ez da dortsalik emango. Dortsala beste pertsona batek jaso behar badu, baimen ofiziala aurkeztu beharko du eta bertan datozen dokumentuak.

4- Izena ematea pertsonal eta besterenezina da

5- Ezin da zenbaki gabeko parte hartzailerik egon

6- Antolatzaileek gaur egungo trafiko arauen arabera lan egiten dute. Parte hartzaileek indarrean diren Zirkulazio-Kodearen arauak bete beharko dituzte, gerta daitezkeen arau-hausteak haien gain hartuko dituzte.

7- Kaskoaren erabilera derrigorrezkoa da.

8- Egon daitekeen edozein istripua antolatzaileek ez dute haien gain hartuko, lizentziak berak dauzkan seguruek parte hartzailea babestu behar dute, martxan zehar parte hartzaileak sor ditzakeen zorrak edota gastuak ere ez dituzte antolatzaileek babestuko, ezta txirrindulek edo ekipamenduak galtze edo matxurarik badute ere.

9- Antolatzaileek proban zehar laguntza mekanikoa eskainiko dute. Matxura kasuan, zerbitzua dohainik izango da, baina piezak parte hartzaileak berak ordaindu beharko ditu.

10- Proba trafikoa dagoen errepideetatik iragango da. Irekitze-ibilgailua egoteak ez du esan nahi trafikoa gelditu behar dela, seinaleztapena baino ez da.

11- Antolatzaileek, zergatiren batek behartzen badu, aldaketa egokiak egiteko eskubidea daukate.

12- Martxa irekitzen duen ibilgailuak ezingo da aurreratu. Norbaitek egiten badu, zuzenean IRATI XTREM utzi beharko du, bere zenbakia antolatzaile bati eman eta bere ardurapean bere bidetik jarraituko du.

13- Segurtasun-neurriengatik ibilbidearen tarte batzuetan parte hartzaileen abiadura kontrolatuta egon daiteke, horretarako antolatzaileen ibilgailuak erabiliko dira. Kasu hauetan, hauek esandakoa bete behar da.

14- Edozein momentuan, antolatzaileek martxa neutralizatzeko eta bertan egon daitekeen edozein gertakari konpontzeko eskubidea daukate.

15- Ezinbesteko arrazoiengatik (pandemia, aldi baterako edo beste arrazoiren batengatik) ezin bada martxa egin, erakundeak ez du izen-emateen zenbatekoa itzuliko. Kasu horretan, erakundeak ez du bere gain hartuko ostatu edo bidaia gisa parte hartzearekin lotutako aparteko gastuen gaineko erantzukizunik. Hala ere, Erakundeak konpromisoa hartzen du datak aldatzeko edo ekitaldia hurrengo urtera aldatzeko aukera aztertzeko. Horrela, inskripzioa data berrira aldatzeko aukera eskainiko da..

16- Halaber, ez zaie inolako zenbatekorik itzuliko (ezta inskripzio gisa ere) aldez aurretik izen-ematea ordaindu ondoren martxara joaten ez diren zikloturistei. Horiei poltsa oparitua emango zaie, horretarako ezartzen diren egun, leku eta orduetan. Inola ere ez da bidalketa pertsonalik egingo.

17-Martxan izen-emateak araudi hau onartzea eta bertan egon daitekeen edozein kaltetik sortutako antolatzaileen kontrako eskubideei uko egitea suposatzen du.

18- Segurtasun eta kontrol neurriengatik, 13:00etan Artaburuko tontorrean ixte-kontrola egingo da. Ordu horretatik aurrera, zikloturistak Surzaira desbideratuko dituzte, Errozate Col-era igo gabe.

19- Partehartzaileak izen ematean bere irudia antolakuntzari modo esklusiboan utziko dio, honek bakarrik  argazkiak atera eta aurrerago erabili ditzakelarik, beste medioei uzten edo salgai jartzen. 

20- Irati Xtrem MARTXA BERDEA da, beraz, Bideko Segurtasuna eta Ingurumena errespetatzen ditu.

Parte hartzaile guztiek ondokoa bete behar dute:    
-Herri-bideetan egongo diren gainontzeko erabiltzaileak errespetatzea, arrisku egoerak ez sortzea. Bizikletara igotzeak suposatuko duen arriskuaz jabetzea eta arintzeko bideko segurtasun neurriak errespetatzea. Beti hezieraz, arduraz eta errespetuz jokatzea.
-Naturan gozatzea. Sintonia osoz ingurumenarekin bizitzea, bere arreta eta errespetua sustatuz. Ingurumenean inolako hondatzerik sortu gabe kirola praktikatzea.
-Errepideak ondo erabiltzea. Ez zikintzea, ez hondatzea. Ibilbidean biodegradagarriak ez diren hondakinak ez ustea. Inguru garbia mantentzea.

ARAU HAUEK JARRAITUKO EZ DITUEN EDOZEIN KANPORATUTA IZANGO DA ETA EZIN IZANGO DU GURE HURRENGO EBENTUETAN PARTE HARTU


foro strava

Con la colaboración de
Caja rural de Navarra Lacturale

IRATI XTREM

Uso de cookies:

Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información