Txikiek protagonismo berezia dute Irati Xtremen, izan ere, haiek hasiera ematen diote. Lehenbiziko bi kilometroetan tropela handiaren aurretik irtengo dira, lasai eta patxadaz, erritmoa jarriz. Ondoren, Jaurrietako mendatearen hasieran martxa utzi eta zikloturistei bidea emango diete. Bi kilometroak egin eta zikloturista guztiak pasa ondoren, txikiak Otsagabira itzuliko dira. Bertan, goiz osoan txokolate jana, jolasak eta hainbat sorpresa zain izango dituzte.
Partehartzaile guztiek Irati Xtrem txikiaren kamiseta jasoko dute.
Zure semea/alaba parte hartzea nahi baldin baduzu, bete ezazu orain PDF ALDAKOR hau (deskargatu), edo ekainaren 12 eta 13an horretarako ezarriko den tokian.
Aita/Ama zaretenok gonbidatzen zaituztegu txirringaz zuen txikiak laguntzeko.
Guztion artean lortuko dugu bizikletaren jai ederra izatea.